Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Cosmos: A SpaceTime Odyssey (2014)

Joxe Aranzabal ¦ 2015-01-28 ¦ 11:08 ¦

Cosmos: A SpaceTime Odyssey (2014)

Cosmos telesail honen euskarazko bertsio osoa eskainita dago Jose Ramon Etxebarria irakasleari, urteetan zientzia euskaraz zabaltzeko egin duen lanagatik.

Hona hemen Cosmos saio mitikoaren bigarren ahalegina. Lehena Carl Sagan astronomoak gidatu zuen XX. mendeko 80. hamarraldian PBS AEBetako telebista publikoan, helburu batekin: zientziaren aurkikuntzak jakinaraztea ahalik eta jende gehienari, ikus-entzunezko baliabideak erabilita. Bigarren hau Neil deGrasse Tyson astrofisikariak gidatuko du, helburu berarekin. Hori lortzeko, gidoigile taldeak baliabide harrigarriak erabiliko ditu ikusleoi unibertsoaren bazter eta esperientziarik harrigarrienak erakusteko, hala nola Irudimenaren ontzia eta Egutegi kosmikoa. Saio honetan, zientziaren kontzepturik zehatzenak modu ezin argiagoan aurkezten dira, bertan eszeptizismoa eta miresmena uztartuta. Saio hau Fox eta National Geographic telebista kateek sortu dute.

Zuzendariak: Brannon Braga, Ann Druyan, Bill Pope Gidoilariak: Ann Druyan, Carl Sagan, Steven Soter. Aktoreak: Neil deGrasse Tyson, Carl Sagan, Richard Gere.

Izenburua: Cosmos: A SpaceTime Odyssey (en), Cosmos: Odisea bat unibertsoan zehar (eu), Cosmos: una odisea a través del universo (es). Cosmos: Une odyssée à travers l’univers (fr).

Estekak: Wikipedia | IMDb

Deskargak: 150

Erantzunak

  • Cosmos SO1EO1 ("Standing Up in the Milky Way")

    Joxe Aranzabal ¦ 2015-01-28 ¦ 11:22

    Saio honek erakusten digu gaur egun ezagutzen dugun unibertsoa, azaltzen du nor zen Giordano Bruno eta esplikatzen du denbora kosmikoa, horretarako Egutegi kosmikoa erabilita.

    Bertsioa: cosmos.a.space.time.odyssey.101.hdtv-lol.mp4

    Deskarga: Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E01.HDTV.x264-LOL - Standing Up In The Milky Way.eus.srt.zip

    Deskarga : Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E01.HDTV.x264-LOL - Standing Up In The Milky Way.eus.srt.zip 20KB ()

  • Cosmos SO1EO2 ("Some of the Things That Molecules Do")

    Joxe Aranzabal ¦ 2015-02-02 ¦ 16:47

    Atal honek azaltzen ditu biziaren jatorria eta eboluzioa. Aurkezleak bereizten ditu hautespen artifiziala (txakurren jatorria) eta hautespen naturala (artz polarren agerpena). Horretarako, DNA, geneak eta mutazioak azaltzen ditu, baita Biziaren arbola ere, galdutako espezieak barne.

    Bertsioa: Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E02.HDTV.x264.PROPER-LOL.mp4

    Deskarga : Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E02.PROPER.720p.HDTV.X264-DIMENSION.eus.srt.zip 21KB ()

  • Cosmos S01E03: When Knowledge Conquered Fear

    Joxe Aranzabal ¦ 2015-02-15 ¦ 14:10

    Atal honek kometak aztertzen ditu, eta azpimarratzen du hiru zientzialari handiren lana: Jan Oort XX. mendean, eta Edmond Halley eta Isaac Newton XVII.ean.

    Cosmos telesail honen euskarazko bertsio osoa eskainita dago Jose Ramon Etxebarria irakasleari, urteetan zientzia euskaraz zabaltzeko egin duen lanagatik.

    Bertsioa: Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E03.720p.HDTV.X264-DIMENSION.mkv

    Deskarga : Cosmos.A.Space.Time.Odyssey.S01E03.720p.HDTV.x264-DIMENSION.eus.srt.zip 23KB ()

Erantzun artikulu nagusiari