Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Manakamana (2014)

Ekialde ¦ 2015-03-04 ¦ 10:23 ¦

Nepalgo inguru menditsu batean kokatzen da Manakamana jainkosaren tenplua. Hara joatea, asko erraztu da teleferikoa jarri dutenetik, eta milaka erromes doaz urtero bisitan. Jende horren erretratua eskaintzen digu dokumental bitxi honek. Pertsona arrotzak eta urrutikoak irudituko zaizkizue lehen begi-kolpean, baina pixkanaka gu bezalakoak direla sentituko duzue, ispilu baten aurrean bazeundete bezala film hau ikustean.

Sortzaile eta zuzendariak: Stephanie Spray eta Pacho Velez. Ekoizpena: Sensory Etnography Lab, Harvard.

Bertsio honetarako da sinkronizazioa:

 Manakamana.2013.LIMITED.DVDRip.x264-RedBlade 

Estekak: IMDB | Manakamana tenplua | Ekoizleak

Deskargak: 37

 :  manakamanaigo.zip 43KB Osoak