Hainbat film klasikoren azpitituluak

Charly — 2015/03/10 10:04:00 GMT+2
Azpitit dio:
2015/03/10 10:39

Eskerrik asko Charly, material hau Emuletik berreskuratzeagatik. Dirudienez Hamaika Telebistak 2009an eta 2010an Kuletxov Efektua izeneko programan emandako film batzuen azpitituluak dira. Hau da film zerrenda (goian zein behean kargatutakoak zenbatu eta batu ondoren):

Azken hiruak dagoeneko badaude gure katalogoan, eta gainerakoak espero ditugunen zerrendan gehitu ditugu, hurrengo asteetan, bakoitzaren bertsioak eta fitxa dokumentatuko ditugu, eta katalogora gehituko ditugu.

Benetan mesedea egin diezu azpidatzi-zale euskaldunei, Charly!

Charly dio:
2015/03/10 17:05
Ez horregatik. "The Last man on Earth" (1964) ere bazegoen, baina erdarazko batekin batera, eta horregatik nahastu ditut. Bidaltzen dizuet, beraz. Ondo ibili.

Deskargatu
Charly dio:
2015/03/10 17:35
Eta pare bat gehiago ere bai. Bat ez dago srt. formatuan.

The Night Of the Living Dead (1968)
The Third Man (1949)

Uste dut azkenak direla. Gainerakoak ingelesez edo gaztelaniaz daude. Besarkada bat.


Deskargatu
Azpitit dio:
2015/03/10 18:24

Gehiago zegoen beraz, ederto :-)

Aizu, The Third Man-eko karpetan Word fitxategi bat dago, eta ez dago arazorik hortik SRT bat ateratzeko, baina izenagatik, badirudi bi partetako zerbait dela, eta bigarren CDari dagokion zatia bakarrik sartu duzula: The.Third.Man.1949.DVDRip.XviD.AC3-NewMov.CD2(2)

Begiratu dezakezu mesedez ea lehen partea ere hortik duzun?

Charly dio:
2015/03/10 21:38
Ez, sentitzen dut, fitxategi bakarra dago. Hala ere, beste bat aurkitu dut: John Hustonen "Beat of the Devil" (1953). Erantsi egin dut.

Deskargatu
Azpitit dio:
2015/07/28 18:17

Charly erabiltzaileak abisatu zigun duela hilabete gutxi. Materiala berreskuraturik, filmak banan-banan (ikus gorago) sinkronizatu eta dokumentatu ditugu, eta azkenean osatu dugu Kuletxov sorta osoa, Fahrenheit 451 filmarekin,