Charade

via Kuletxov Efektua — 2015/04/08 19:09:00 GMT+1

Charade hitzak hitz-joko korapilotsua esan nahi du, eta halako batean harilkatzen dira, elkarren arteko kimika bikainarekin, Cary Grant eta Audrey Hepburn. Akzio entretenitua, ukitu paristar erromantikoa ere baduena.

Sinopsia: Emakume bat eski estazio batean oporrak igaro ondoren itzuli eta senarrari dibortzio eskatzekotan dabil. Baina Parisko etxebizitzara itzultzean senarraren hilketaren berri emango diote. Estatubatuar enbaxadaren ustez hilketa senarraren kideak izan ziren hiru gizonen ardura izan omen daiteke.

Zuzendaria: Stanley Donen. Gidoia: Peter Stone. Jatorrizko istorioa: Marc Behm, Peter Stone. Aktoreak: Cary Grant, Audrey Hepburn, Walter Matthau, James Coburn, George Kennedy. Herrialdea: Estatu Batuak. Hizkuntza: ingelesa. Estekak: Archive.org | IMDB

Bi aukera doaz artxibo erantsian. Anoxmous izenekoa bat etorriko da bertsio honekin:

 Charade.1963.Criterion.Collection.1080p.BluRay.x264.anoXmous

Eta bestea Kuletxov sortan agertu zena da, agian Archive.org-ekoarekin etorriko da ondo.

Zip archive Charade-eu-ONDO.zip — Zip archive, 83 KB