Taxi Driver

Oier Gorosabel Larrañaga — 2015/05/01 09:49:00 GMT+2
Urtea
1976

Pelikula hau vigilante azpi-generoko adibide klasikoa da (sistema ustelaren erdian, justizia bere kontura egitea erabakitzen duen hiritarra). Taxi gidari bati jarraika, New Yorkeko gauaren alderdi likitsena ezagutuko dugu, hainbat momentu gogoangarrirekin: Peter Boyle sekundario bikainak gidatutakoak, Martin Scorsese bera senar adardun bezela agertzen denekoa... Travis taxistaren buruko osasun ahula kolokan jarriko duen mosaiko ero honek 70 hamarkadako filmik onenetakoa osatzen du.

Sinopsia: Travis Bickle herri txiki batetik New Yorkera etorritako gazte bakartia da. Hiriko bizimodura ezin egokituta, gauetan ezin du lorik egin. Hori dela eta, taxista lanetan hasiko da, bereziki lankide askok saihesten dituzten auzo beltzetan. Sexuz eta bortizkeriaz gainezkako giroan, hiria "garbitzearekin" ametsetan hasiko da, sarraski suizida bat planeatuz. Hura burutzeko zorian dela, 12 urteko prostituta bat ezagutzeak istorioaren norabidea goitik behera aldatzen du.

Zuzendaria: Martin Scorsese. Gidoia: Paul Schrader. Ekoizleak: Julia Phillips, Michael Phillips. Argazkia: Michael Chapman. Muntaia: Tom Rolf, Melvin Shapiro. Musika: Bernard Herrmann. Antzezleak: Robert De Niro, Jodie Foster, Harvey Keitel, Cybill Shepherd, Albert Brooks, Leonard Harris, Peter Boyle, Harry Northup, Martin Scorsese, Victor Argo, Steven Prince, Joe Spinell, Diahnne Abbott, Bob Maroff. Wikipedian. Izenburua: Taxi gidaria (eu), Taxi driver (es), Chauffeur de taxi (fr).

Bertsio honetarako:

 Taxi Driver (1976) DVDRip XviD AC3 peaSoup.avi
Plain Text Taxi Driver (1976) DVDRip XviD AC3 peaSoup.srt — Testu arrunta, 85 KB