Star Wars. IV. A New Hope

Jabier Zabaleta — 2015/06/08 12:45:00 GMT+2

George Lucas zuzendariaren film ezagunena da, Indiana Jones-en filmekin batera. Film honek eman zion hasiera Izarretako Gerraren sagari. George Lucasek 1977an zuzendu zuen eta, ondoren, trilogia bat osatu zuen, 'Inperioaren kontraerasoa'rekin eta Jediaren itzulera rekin. Urte batzuk geroago (1999an hasita), beste trilogia bat egin zen, lehen filmaren garaiaren aurretik kokatua; prekuela bat, alegia. Hurrenkera kronologikoan, beraz, Star Wars originala istorio osoaren 4. atala da. Askoren ustez, inoiz egin den zientzia-fikziozko sagarik onena da Izarretako Gerra. Bereziki, lehen trilogia osatzen duten hiru filmak.

Sinopsia : Luke Skywalker gazteak (Mark Hamill) indarrak biltzen ditu zaldun Jedi batekin (Alec Guiness), pilotu harro batekin (Harrison Ford), giza itxurako tantai iletsu batekin eta bi androiderekin, unibertsoa salbatzeko Inperioaren guda-estazio boteretsuaren mehatxutik. Horrekin batera, Leia printzesa (Carrie Fisher) aurkitu eta askatu beharko dute Darth Vader gaiztoaren atzaparretatik.

Zuzendaria : George Lucas. Aktoreak : Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Alec Guiness, Peter Cushing. Herrialdea : Amerikako Estatu Batuak. Hizkuntza : ingelesa. Imdb

Bertsio honetarako:

 Star.Wars.Episode.4.A.New.Hope.1977.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY.mp4