Twin Peaks - Gailur Bikiak operazioa

Eremuz Kanpo — 2015/06/15 07:37:00 GMT+1

Berriro ere gertatzen ari da. David Lynch eta Mark Frostek datorren urtean kontatuko digute zer, baina 25 urte geroago berriro ere gertatzen ari da.

Gurean, baso ilun horietatik urrun, euskaraz ere gerta dadin ari gara azpilanetan. Gurean ere ager dadin Laura Palmerren hilotza, Enbor-emakumeak haren mezu kriptikoak eman ditzan, eta Bobek bereak eta bi egin, diruditena ez diren hontzen artean.

Gerta dadin, ordea, zure laguntza behar dugu. Atalen bat euskaratzeko prest bazeunde, idatzi honako helbide elektroniko honetara:

gailurbikiakoperazioa@gmail.com