The Last Man On Earth

via Kuletxov Efektua — 2015/06/27 19:59:00 GMT+1

I Am Legend gogoratuko duzue batzuek Will Smith-en filmagatik. Izatez, eleberri zahar bat da, banpirismo epidemia bat deskribatzen duena, eta lehen adaptazioa produkzio italo-amerikar hau izan zuena (eta bien artean, The Omega Man ere izan zen Charlton Hestonekin, Josu Goikoetxeak gogoratu digun bezala). Zonbi hitzaren eta modaren zabalkundea baino lehenagokoa da, baina izatez, zonbi-pelikulen aurrekari argi bat da Vincent Price izar duen film hau.

Zuzendariak: Ubaldo Ragona, Sidney Salkow. Gidoia: Furio M. Monetti, Ubaldo Ragona, William Leicester, Richard Matheson. Jatorrizko eleberria: I Am Legend, Richard Matheson. Aktoreak: Vincent Price, Franca Bettoia, Emma Danieli, Giacomo Rossi-Stuart. Ekoiztetxeak: Associated Producers Inc., Produzioni La Regina. Ekoizpeneko herrialdeak: Italia, AEB. Hizkuntza: Ingelesa. Izenburua: The Last Man On Earth (en), El último hombre sobre la Tierra (es), Je suis une légende (fr). Estekak: Wikipedia | Imdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 The.Last.Man.on.Earth.1964.1080p.BluRay.x264.YIFY

Azpititulu hauek Kuletxov sortan agertu ziren.

Zip archive Last-Ma-Yify1-eus.srt.zip — Zip archive, 13 KB