The Third Man

Elkarlanean — 2015/07/05 08:47:00 GMT+2

Viena, gerrak jotako hiri militarki okupatua, II. Mundu Gerra amaitu eta gutxira. Zinismoaren eta superbibentziaren jokoa nagusi da bertan. Pertsonaietako batek dioen bezala: "Italian, Borgiatarren 30 urtetan izua, gerrak eta hilketak egon ziren; baina Michelangelo, Leonardo Da Vinci eta Berpizkundea izan ziren. Suitzan anaitasunezko bakean bizi ziren: 500 urteko demokrazia eta bakea izan zituzten eta zein izan zen emaitza? Kuku-erlojua."

Zuzendaria: Carol Reed. Gidoia: Graham Greene, Orson Welles, Alexander Korda, Carol Reed. Jatorrizko istorioa: Graham Greene (izatez, lehenago idatzi zuen filmerako materiala, eta filmaren ondoren osatu zuen eleberria). Aktoreak: Joseph Cotten, Alida Valli, Orson Welles, Trevor Howard, Bernard Lee, Ernst Deutsch. Hizkuntzak: ingelesa, alemana. Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Azpitituluak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 The.Third.Man.1949.CRITERION.1080p.Bluray.x264.anoXmous
 The.Third.Man.1949.Bluray.1080p.AC3.x264-CHD
 The.Third.Man.1949.BluRay.720p.x264.AC3-AJP
 The.Third.Man.1949.1080p.BluRay.x264-Tree.mkv

Azpidatzi hauen zati bat (bi ataleko bertsio batekoa), Kuletxov sortan azaldu zen. Erdia falta zenez, Luistxok osatu du lana. Azpitituluak ingelesezko parteentzako bakarrik dira; alemanezkoak ezer gabe daude, baina Holly protagonistak ezer aditzen ez duenez, filmak eragin nahi duen efektuarekin ondo ematen du horrek.

Zip archive TheThird-EUS-CRITERION-osoa2.srt.zip — Zip archive, 32 KB