Apocalypto

Oier Gorosabel Larrañaga — 2015/07/19 14:36:00 GMT+2
Urtea
2006

Film honek Yucatan inguruko maya tribuen arteko harremanak irudikatzen ditu. EEBB-etako zinemagile ospetsuek (Quentin Tarantino, Spike Lee, Martin Scorsese...) goretsitako akzio pelikula bikain honetan, aktore guztiak indigena amerikarrak dira (gehienak mexikarrak) eta maya hizkuntzan dihardute. Halere, zuzendaria eta gidoilariak "gringoak" izanik, kritikak ere jaso ditu: zenbait lizentzia hartu dituzte, ikusgarritasuna irabazte aldera (bortizkeria, hiriko giro zikina, eraikin anakronikoak...); zientzia eta injeniaritzan oso aurreratuak zeudela ez duela aipatzen, maya hizkuntzako "euskalkian" akatsak... Halere, Yucatango indigenen hainbat ohitura fidelki azaltzen dira: basoko bizimodua, aurpegiko eta gorputzeko tatuajeak, eskarifikazioak, apaingarriak, armak, biktimen kolore urdina, sakrifizioen rituala... Hau guzti hau kontuan hartuta, Latinoamerikan orokorrean eta Mexicon bereziki balorazio positiboa izan duen pelikula da. Izan ere, gutxi dira konkistatzaile europarren aurretik Amerikan zibilizazioa bazegoela erakusten duten pelikulak.

Sinopsia: 1502 inguruan, basoan bizi den ehiztari-biltzaileen tribu batek gerlari misteriotsu batzuen erasoa jasaten du. Haien hirira eramango dituzte, emakumeak esklabu bezela saltzeko eta gizonak sakrifizioetan biktima gisa erabiltzeko. Haietako bat ihes egiten saiatuko da, bere familiarengana itzultzeko.

Zuzendaria: Mel Gibson. Ekoizleak: Mel Gibson, Bruce Davey. Gidoia: Mel Gibson, Farhad Safinia. Makilaia eta ileapainketa: Aldo Signoretti. Armagina: Simon Atherton. Musika: James Horner. Argazkia: Dean Semler. Muntaia: John Wright. Hizkuntza trebatzaileak: Miriam Tun, Hilario Chi. Antzezleak: Rudy Youngblood, Morris Birdyellowhead, Raoul Trujillo, Dalia Hernandez, Gerardo Taracena, Jonathan Brewer, Mayra Serbulo, Carlos Emilio Báez, Amílcar Ramírez, Hiram Soto, Itandehui Gutierrez, Sayuri Gutierrez, Israel Contreras, Israel Ríos, María Isabel Díaz, Espiridión Acosta Cache, Iazúa Laríos, Rodolfo Palacios, Ariel Galván, Fernando Hernandez, Rafael Velez, Diana Botello, Bernardo Ruiz, Ricardo Díaz Mendoza, Richard Can, Carlos Ramos, Ammel Rodrigo Mendoza, Marco Antonio Argueta, Aquetzali García, Gabriela Marambio, María Isidra Hoil, Abel Woolrich, Ian Uriel. Making of: Hacerse maya dokumentala (espainolez).

Bi aukera doaz erantsita, bertsio hauetarako:

 Apocalypto[2006]720p BRRip H264 AC3 - CODY.mp4
 Apocalypto.2006.1080p.Bluray.x264.anoXmous
Zip archive Apocalypto.2006.eus.zip — Zip archive, 20 KB
Azpitit dio:
2015/07/21 09:45
Eskerrik asko, Oier, hau euskaratzeagatik. Erantsi diogu beste sinkronizazio bat zuk egindakoari, Torrentetan erraz samar aurki daitekeen bertsio honetarako: Apocalypto.2006.1080p.Bluray.x264.anoXmous