Leviafan

Salma — 2016/09/19 14:38:00 GMT+2

Alkatearen jokaldi zikin baten ondorioz, Kolya etxea galtzekotan dago. Alkateak etxea eta lursailekin geratu nahi du. Kolyari, ondasunak galtzeko arriskuan egoteaz gain, familian ere krisia sortzen zaio. Giro etsigarri horretan, denek vodka barra-barra hartzen dute.

Film errusiar honek boterearen gehiegikerien gaineko hausnarketa sakona proposatu eta bizi dugun zibilizazio ustelaren kritika izugarria egiten du. Diru eta botere goseak eta mozkortasunak erdoildutako Errusiaren erretratu zorrotza egin digu Zvyagintsevek. Hobbes idazleak askatasunaren eta Estatuaren gaineko Leviathan obra klasikoa idatzi zuen eta filmaren izenburua eleberri horrekin lotu izan da. Era berean, istorioak Bibliaren Joben liburuaren Leviathan mitoaren aipamen zuzena egiten du. Mitoak dio Jainkoak sortu zuela itsasoko monstruo bat; ondoren kristautasunak Satanekin identifikatu zuen. Andrei Zvyagintseven lanak Errusia iparraldeko herri txiki batean kokatzen da, Soviet Batasuneko industrializazioaren ondorioz biztanleriak abandonaturikoa, eta bertan geratu ziren arrantzaleek apaltasunez aurrera daramaten bizitza erakusten du, eliteetako politikariek nahi dutena egiten duten bitartean.

Sariak: Cannesen gidoi onena eta Urrezko Globetan "atzerriko hizkuntza" ataleko film onenaren sariak irabazi arren, obra finantziatu duten errusiar instituzio berberak izan dira Leviathan jatorrizko herrialdean zentsuratzen saiatu direnak. Filma ingelesez egin ez den film onenari eskaintzen zaion Oscar sarirako ere aurkeztu zen.

Zuzendaria: Andrei Zviagintsev. Gidoia: Andrei Zviagintsev, Oleg Negin. Aktoreak: Vladimir Vdovitxenkov, Elena Liadova, Aleksei Serebriakov, Anna Ukolova, Roman Madianov, Lesia Kudriashova. Musika: Philip Glass. Argazkia: Mikhail Kritxman. Herrialdea: Errusia. Hizkuntza: errusiera. Izenburua: Leviafan (errusierazko transliterazioa), Leviathan (en). Léviathan (fr), Leviatán (es). Estekak: Imdb | kritika Zinea.eu-n

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Leviathan 2014 1080p BluRay x264 Russian AAC - Ozlem
 Leviathan aka Leviafan (2014) 720p BrRip x264 850MB-XpoZ
 Leviathan.2014.1080p.BluRay.Russian.DTS-HD.MA.5.1.X264.DiRTYBURGER-tenzin 
 Leviafan.2014.720p.BRRip.x264.AC3-EVO
 Leviathan 2014 1080p BRRip x264 AC3-JYK

Azpititulu hauen 2015eko bertsio oker bat zuzendu du Salmak 2016an.

Zip archive Leviathan.eus2.srt.zip — Zip archive, 35 KB