The Imitation Game

Aitor — 2015/09/04 11:44:00 GMT+1

Alan Turingen bizitzan oinarritutako filma. Klaserako erabili dut eta presaka egindako itzulpena da. Ez dut jatorrizko bideorik aurkitu eta gaztelerazko bati egokituta dago. Denboralizazioa pittin bat egokitu behar izan diot baina erraza izan da.

Gorago Aitorrek gehitutakoa osatzeagatik... Zuzendaria: Morten Tyldum. Gidoia: Graham Moore. Aktoreak: Benedict Cumberbatch, Keira Knightley, Matthew Goode, Mark Strong, Charles Dance, Allen Leech, Matthew Beard, Rory Kinnear. Estekak: Imdb | Wikipedia (eu).

Sinkronizazioa ondo etorriko da bertsio hauekin:

 The.Imitation.Game.2014.1080p.BluRay.x264.YIFY
 The.Imitation.Game.2014.720p.BluRay.x264.YIFY
 The Imitation Game (2014) 1080p (Nl sub) BluRay SAM TBS
 The.Imitation.Game.2014.ViE.mHD-720p.Bluray.AC3.x264-TRiM
 The.Imitation.Game.2014.1080p.BluRay.H264.AAC-RARBG 
 The.Imitation.Game.2014.UK.Bluray.1080p.DTS-HD.x264-Grym 

Alan Turing-en bizitzari buruzko beste film bat ere badago gure katalogoan: Breaking the Code (1996).

application/rar The.Imitation.Game.2014.720p.BluRay.x264.YIFY-eus.srt.rar — application/rar, 43 KB
Aitor dio:
2015/09/04 14:46
Linka ez dut behar bezala jarri. Igo dudan lehen azpititulua da eta trakets ibili naiz. Zuzendu, mesedez, Wikipediako sarrerari dagokio.
Azpitit dio:
2015/09/04 20:20

Eskerrik asko, Aitor. Estekarena gehitutako informazioan jarri dugu (ez dizu inportako fitxa bat gehitu izana), eta aldi berean, zure sinkronizazio originalaz gain, beste bat ere jarri dugu ingelesezko bertsio original zenbaitekin ondo joango dena.

Berriz ere, eskerrik asko ekarpen interesgarri honengatik.

Aitor dio:
2016/09/13 09:40

Kaixo

Orain urtebete presaka eta trakets ikasgelarako egindako azpitituluak dira iaz igotakoak. Ez da aparteko testua, baina hobekuntzak egin dizkiot aurten, akats nabarmenak zituelako eta zegoen bezala jartzeak lotsa apur bat ere ematen zidalako.

Ustez hobetutako bertsioa da hau. Hemen ere egongo dira akatsak, baina aurrekoaren aldean txukun dagoela esango nuke.

Aurtengo ikasleek ere euskaraz ikusiko dute behintzat