Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Fehér Isten (2014)

Doraemon ¦ 2015-10-01 ¦ 07:33 ¦

Neska nerabe baten eta bere txakurraren arteko harremana, nolabaiteko fabula batean eraldatzen da, txakurtegian matxinada egiten baitute animaliek. Hungariako zinema berriaren ale interesgarri bat, non esanahi politikoak ere aurki daitezkeen beharbada. Cannes 2014 zinemaldian Un Certain Regard saria jaso zuen.

Zuzendaria: Kornél Mundruczó. Gidoilariak: Kornél Mundruczó, Viktória Petrányi, Kata Wéber. Aktoreak: Zsófia Psotta, Sándor Zsótér, Lili Horváth, Szabolcs Thuróczy, Lili Monori. Hizkuntza: hungariera. Izenburua: Fehér isten (hu), White god (en), Jainko zuria (eu). Informazioa IMDB-n.

Azpitituluak bertsio honetarako dira:

 White.God.2014.BDRip.x264-NODLABS

Deskargak: 33

 :  white.god.2014.bdrip.x264-nodlabs_euskaraz.srt.zip 16KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Fehér Isten, Jainko Zuria, Txakurren Matxinada

    Azpitit ¦ 2015-10-05 ¦ 09:59

    Eskerrik asko, animaliak protagonistak dituzten bi filmak (hau eta Hartza) kargatzeagatik, lagun. Film interesgarria hungariako hau, xenofobiarekin erlazionatutako bigarren irakurketak izan ditzakeena.

    Izenburua bitxia egin zaigu, Jainko Zuriaren erreferentzia hori ez baitugu aurkitu filmean. Hortik irakurri dugunez, nonbait, ingelesezko izenburua White God, erlazionatzen da Samuel Fullerren White Dog filmarekin.

    Umeekin ikusteko moduko gomendagarria izan daiteke Fehér Isten hau. Esaiezue, besterik gabe, Txakurren Matxinada dela izenburuak esan nahi duena.

Erantzun artikulu nagusiari