Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Westerner (1940)

Luistxo ¦ 2015-10-19 ¦ 20:11 ¦

Texas, 19. mendearen 2. zatian. Estatu Batuen zabalkundea mendebalderantz, bi motatako kolonoen bitartez egiten ari da: ganaduzaleak, eta nekazariak. Talde bakoitzak bere interes ekonomikoak ditu, eta, nonbait, Pecos ibaitik mendebaldera, ganaduzaleak dira nagusi, indarkeriaz kontrolatzen baitute bertako agintea. Testuinguru horretan agertzen da, kanpotarra, Mendebaldetarra, Gary Cooperrek gorpuztutako pertsonaia sendo eta zuhurra. Bere aurkaria (edo laguna, segun nola aztertzen dugun kontua), Bean "Epailea": oscarra merezi izan zuen Walter Brennan aktoreak rol honengatik.

Zuzendaria: William Wyler. Ekoizlea: Samuel Goldwyn. Gidoia: Niven Busch, Stuart N. Lake, Jo Swerling. Aktoreak: Gary Cooper, Walter Brennan, Fred Stone, Doris Davenport, Forrest Tucker, Paul Hurst. Musika: Dimitri Tiomkin. Izenburua: The Westerner (en), El Forastero (es), Le Cavalier du désert (fr), Mendebaldeko Gizona (eu). Estekak: Wikipedia

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The Westerner  (Western 1940)  Gary Cooper  B&W  720p
 The Westerner  (Western 1940)  Gary Cooper, Walter Brennan &, Doris Davenport mp4

Western klasiko bat gozatu nahi baduzue euskaraz, hementxe duzue aukera.

Deskargak: 32

 :  TheWesterner-eu-OSOA.srt.zip 26KB Osoak