Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Godfather Part II (1974)

Josu Goiko ¦ 2015-10-24 ¦ 17:51 ¦

The Godfather Part II Francis Ford Coppolaren eta Mario Puzoren arteko elkarlanaren bigarren emaitza da, handik urte batzuetara hirugarren film batekin itxi zena. Trilogiaren gailurtzat dute askok bigarren zati hau, lehenengo zatian aurkeztutako hainbat gaitan sakontzen baita honetan: boterearen eragina gizonarengan, familiarekiko leialtasuna, mendekua, mafiaren eta politikaren arteko lotura estua...

Filmak bi garai islatzen ditu: batean Michael Corleone-k, Familiako Don berriak, bere eragin eremua New Yorketik Las Vegasera aldatu nahi du. Bestean, haren aita Vito Corleoneren bizitza azaltzen zaigu eta nola bihurtu zen Siziliako ume isil hura Mafiako Aitajaun.

Zuzendaria: Francis Ford Coppola. Gidoia: Francis Ford Coppola, Mario Puzo. Musika: Nino Rota, Carmine Coppola. Argazkia: Gordon Willis. Aktoreak: Al Pacino, Robert Duvall, Diane Keaton, Robert De Niro, Talia Shire, John Cazale, Lee Strasberg.

Azpitituluak bertsio hauekin batera doaz:

 The Godfather - Part II (1974)
 The Godfather Part II (1974) 720p BrRip x264 - YIFY
 The.Godfather.Part.2.1974.720p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY

Deskargak: 40

 :  The Godfather II.eusk.srt.zip 42KB Osoak