Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Assassin (2015)

Ekialde ¦ 2015-11-15 ¦ 16:38 ¦

Hou Hsiao-Hsien Taiwango zuzendari inportanteenetakoa da, eta bere estilo pertsonal oso estetizistagatik da ezaguna. Istorioak modu eliptikoan garatzen dira, baina eszenen lanketa oso landua izaten da. Kasu honetan, Wong Kar-Waik The Grandmaster-ekin egin duen bezlaa, Hou-k ere Wuxia generoan (Kung-Fu pelikulen genero txinatarra) erabili du bere indar artistikoa. Saiakerak saria eman zion, zuzendari onena Cannesen 2015ean.

Sinopsia: Ertaroko Txinan, emakumezko hiltzaile bati (Nie Yinniang) enkargu zorrotza emango dio bere nagusiak. Bere haurtzaroko Weibo eskualdeko gortera itzuli, bertan Tian Ji'an agintaria hiltzeko agindua jasoko du. Bitartean, Weibo eskualdearen eta enperadorearen gorte zentralaren arteko tentsio politikoak ere badaude.

Zuzendaria: Hou Hsiao-Hsien. Gidoilariak: Hou Hsiao-Hsien, Chu Tien-wen, Hsieh Hai-Meng, Zhong Acheng. Aktoreak: Shu Qi, Chang Chen, Zhou Yun. Herrialdeak: Taiwan, Txina. Hizkuntza: mandarinera. Izenburua: Nie Yinnniang (jatorrizkoa, txineraz, hiltzailearen izena), The Assassin (en).

Bertsio hauetarako:

 The.Assassin.2015.BRRip.XviD.AC3-EVO
 The.Assassin.2015.BDRip.x264-ROVERS
 The.Assassin.2015.1080p.BluRay.x264-ROVERS
 The.Assassin.2015.720p.BluRay.x264-ROVERS
 The.Assassin.2015.BluRay.720p.x264.DTS-EPiC
 The.Assassin.2015.720p.BRRip.900MB.MkvCage
 The.Assassin.2015.480p.x264-mSD
 The.Assassin.2015.1080p.BluRay.x264.DTS-JYK
 The.Assassin.2015.BluRay.720p.x264.Ganool
 The.Assassin.2015.BluRay.1080p.5.1CH.x264.Ganool

Deskargak: 39

 :  theassassineus.zip 209KB Osoak

Erantzunak

  • Re: The Assassin

    Arkaitz ¦ 2015-11-28 ¦ 13:36

    Esker mila

Erantzun artikulu nagusiari