My Sweet Pepper Land

Edorta Amurua — 2015/12/03 20:36:00 GMT+1
Urtea
2013

Kurdistango askapenaren alde borroka egin eta gero, Baran mendietako herri txiki batera bidaltzen dute, poliziaburu bezala lege berriak abian jartzeko. Baina bertako gizarteak ez du begi onez ikusiko. Bertan, eskolak ematera etorri den Govend ezagutuko du, berak ere kontrako ingurune bat aurkitu duena, emakume bezala gogor juzkatzen bait dute.

Western klasikoen modura, eta musika-banda liluragarri batekin, Kurdistan berriaren kontraesan eta egitekoak agerian jartzen dituen pelikula.

Bertsio honetarako:

 My.Sweet.Pepper.Land.2013.DVDRip.x264-HANDJOB

Fitxa. Zuzendaria: Huner Saleem. Ekoizleak: Marc Bordure, Robert Guédiguian. Gidoia: Antoine Lacomblez, Huner Saleem. Aktoreak: Arslan Korkmaz, Golshifteh Farahani. Ekoizpeneko herrialdeak: Alemania, Frantzia. Hizkuntza: Zazaki (kurdueraren aldaera bat). Wikipedia

application/rar My Sweet Pepper Land - Euskaraz.rar — application/rar, 15 KB
mikel dio:
2017/01/05 20:36
Kaixo! Saiatzen ari naiz filmea deskargatzen baina agertzen den esteka azpitutuluak deskargatzeko da.

Non topa dezaket filmea deskargatzeko esteka?

Mila esker!! Kriston lana egiten ari zarete. Aupa zuek!
Azpitit dio:
2017/01/06 15:21

Kaixo, film horrekin eta hemengo beste guztiekin gertatuko zaizu hori: hemen ez ditugu filmak kargatzen, bakarrik azpitituluak. Hori bai, bakoitzarekin "bertsio" informazio itsasten saiatzen gara, kasu honetan x264-HANDJOB delako bertsioaren berri ematen dugu.

Orduan, ba egin behar duzuna da film honen x264-HANDJOB bertsioa lortu... hortik! Emule edo BitTorrent edo beste deskarga sistema batean lortu behar dituzu filmak. Hori egiten ikastea komeni zaizu.

Gomendatzen dizugu Bittorrent teknologia eta Transmission programa erabiltzea bereziki, eta Transmission daukazunean, BitTorrent bilatzaile bat erabiltzea filmak eskuratzeko. Hemen bilatzaile horietako batzuk.