20 Feet from Stardom

via Filmazpit — 2015/12/27 11:39:00 GMT+2
Urtea
2013

Dokumental musikalak egiten berezitu den zuzendari baten eskutik (berea da baita ere Keith Richards: Under the Influence ), musika talde eta bakarlari ezagunekin abesten duten emakumezko koristen bizipenak jasotzen ditu lan honek. Munduko ahots kantari gaituenak eta onenak emakume horien artean daude, eta izarretatik gertu egiten dute lan, baina oso gutxik izango dute aukera eurak ere izar bihurtzeko.

Zuzendari eta gidoilaria: Morgan Neville. Kantarien artean: Darlene Love, Judith Hill, Merry Clayton, Lisa Fischer, Táta Vega, Jo Lawry eta beste hainbat. Dokumental onenari Oscarra 2014an. Estekak: Wikipedia | Metacritic

Azpititulu hauek Filmazpit-en agertu ziren, baina aberastu egin ditugu banaketa honetarako kantuen ingelesezko hitzak gehituta. Bertsio hauetarako balio du sinkronizazioak:

 Twenty Feet from Stardom 2013 720p BluRay x264 AAC - Ozlem
 20.Feet.From.Stardom.2013.BRRip.XviD-eXceSs
 20.Feet.From.Stardom.2013.BDRip.x264-PHOBOS
application/rar 20feet-eus-kantuekin-1h-amai.srt.rar — application/rar, 34 KB