Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Up! (Megavixens) (1976)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2016-02-06 ¦ 08:51 ¦

Esplotazio filmen unibertso partikularrean, Russ Meyerren pelikulak nabarmentzen dira. Camp estetika eta bular handiko emakumeak ezaugarritzat hartuta, bere lanek satiraz eta umore absurdoz gainezka daude, eta agian horregatik lortu zuten arrakasta hori. Meyerrek lengoaia zinematografikoa ongi menperatzen zuen: gaztetandik hasi zen Super8 kamerarekin saltsan; II Mundu Gerran zinegile bezala aritu zen, Patton jeneralaren dibisioarentzat; gerra ostean ere zinema argazkigintzan jarraitu zuen (Giant pelikulan, adibidez); baina ospea glamour argazkilari gisa lortu zuen (Playboy aldizkariarentzat arituta, besteak beste). Bere zinema ibilbidean dozenaka pelikula autoekoitzi zituen .“Up!” bere azken arokoa da, eta bere estiloan, Meyerrek nahastu egiten ditu egoera surrealistak, zine konbentzioen parodia, gertakari sinesgaitzak eta estereotipo moralen satira. Bitxikeria pare bat aipatzearren, Aintzinako Greziako antzerkiaren errekurtso bat erabiliz, pelikula osoan zehar koru batek lagunduko gaitu filmaren nondik norakoak hobeto ulertzeko; eta bestalde, orduko zentsurak ez zuenez baimentzen zakilik erakustea, pelikularako zainez betetako protesiak erabili ziren.

Sinopsia: Californian, bavariar estiloko gazteluan bizi den nazi ohi bat modu bizarroan erahila izan da. Herri txikian bizi diren susmagarriak ezagutuko ditugu, hiltzailea aurkitzeko eta azken borroka epikoan mendekua hartzeko.

Zuzendaria, ekoizlea eta argazkia: Russ Meyer. Gidoia: Roger Ebert, Russ Meyer. Musika: William Loose, Paul Ruhland. Antzezleak: Raven De La Croix, Edward Schaaf, Robert McLane, Kitten Natividad, Candy Samples, Su Ling, Janet Wood, Linda Sue Ragsdale, Monty Bane, Marianne Marks, Larry Dean, Bob Schott, Foxy Lae, Ray Reinhardt, Elaine Collins. Izenburuak: Gora! (eus), Megavixens (fr), Megavixens (es).

Bertsio honetarako:

 Up! Megavixens - Russ Meyer 1976 [DVDrip Xvid ENG-ESP].avi

Deskargak: 27

 :  Up! Megavixens - Russ Meyer 1976 [DVDrip Xvid ENG-ESP].rar 16KB Osoak