Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Film azpidatziak telebistan, Chromecast-ekin

Azpitit ¦ 2016-02-15 ¦ 11:40 ¦

Film azpidatziak telebistan, Chromecast-ekin

Gaur egungo telebista gehienetan, USB zuloa badu, edo Smart funtzioren bat edo beste badauka, posible izango da pendrive batean filma+azpidatziak sartzen badituzu, filma ikusi ahal izatea.

Baina ez da beti gertatzen. Philips modelo batzuetan eta beste aparailu batzuetan gertatzen da telebistan ez dagoela film azpidatziak ikusteko aukerarik. Lagun batek zeukan arazo hori, baina modua aurkitu dugu konpontzeko, eta hemen dokumentatzen dugu: telebistak HDMI sarrera badu, badago konponbidea.

Chromecast gailu bat (35 euro) lotuz zure telebistaren HDMI zulora, eta GetStreamVideo zerbitzua erabiliz, lor daiteke. Hemen dokumentatu dugu, wikian, eta horra emaitza:

Chrome interfazean ordenagailuan, filmaren aurrerakuntza ikusiko da, eta telebistan, filma. Adibiderako aproba, modako filmarekin egin dugu, The Revenant-ekin.

Metodo hau aurkitu eta dokumentatzeko, funtsezko pista Gorka Julio Teketen lagunak eman zigun: eskerrik asko.

Informazio osoa, urratsez urrats, hemen.