Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Min Dit (Diyarbakirreko Haurrak) (2009)

Joxe Amundarain ¦ 2016-04-07 ¦ 20:12 ¦

Ipar Kurdistaneko hiri nagusian (Amed- Diyarbakir) bi haurrek eta 90eko hamarkadako gerratik ihes egindako beste askok bizi duten errealitate gordina islatzen duen filma hunkigarria eta ederra aldi berean. Haur protagonisten interpretazio zoragarria bihotzetara iristen da zuzen zuzenean.

Donostiako Zinemaldiko 2009ko edizioan Gazteriaren Saria jaso zuen filmak. Hanburgo, Gent, Nurenberg, Praga, Antalya eta Istanbuleko zinemaldietan saritua.

ZUZENDARIA: Miraz Bezar. GIDOIA: Miraz Bezar eta Evrin Alatas. AKTOREAK: Senay Orak, Muhammed Al, Hakan Kersak, Berivan Ayaz… PRODUKTOREAK: Miraz Bezar eta Fatih Akin. Izenburua: Min Dit (kurdueraz, izatez: Ikusi dut); ingelesez, Before Your Eyes edo Min Dit: The Children of Diyarbakir. Estekak: Wikipedia | Imdb

Azpitituluak bertsio honetarako dira: Min Dit The Children of Diyarbakir Sonata Premiere.

Deskargak: 37

 :  DIYAR.MIN DIT-eusk-beyo.zip 15KB Osoak

Erantzunak

  • Min Dit (Diyarbakirreko Haurrak), azpititulu bikoitzekin

    Azpitit ¦ 2016-04-08 ¦ 10:05

    Eskerrik asko, Joxe. Gogoratuko dugu, bide batez, Joxe Amundarainen eta Newroz Euskal Kurdu Elkartearen ekimenez eman zutela film hau duela gutxi Hernaniko Aste Kurduan azpititulu bikoitzekin, euskarazko eta gaztelaniazko lerroekin, alegia.

    Hemen gehitzen ditugu azpititulu bikoitzen fitxategia, egina dagoenez. Eta... hainbeste letrarekin ikusteko esperientzia, nola joan zen Joxe? Kontatu, mesedez :-)

    Deskarga : MinDit-eu-es.srt.zip 26KB ()

  • Re: Min Dit (Diyarbakirreko Haurrak)

    Joxe Amundarain ¦ 2016-04-08 ¦ 17:15

    Hernaniko emanaldia oso ongi joan zen, dagoeneko zuzenduta dagoen huts txiki bat salbu. Ikuslegoaren gehiengo zabala euskal hiztuna zen eta badakit hauetako batzuk inongo arazorik gabe jarraitu zituztela euskarazko azpitituluak. Bestelakorik ere egongo zen noski. Asistentzia 45 ikuslerena izan zen.
    Txertatu den irudian ez bezala, euskarazko esaldia goran eta horiz agertu zen eta gaztelaniazkoa behean eta zuriz. Hizkuntza bakoitzeko testua lerro bakar batean jarrita dago, elkarrizketa ez den kasuetan, pantailan espazio txikiagoa bete ahal izateko.
    Luixen laguntzari esker, esperientzia interesgarria izan da oso. Ea jarraipena duen!

Erantzun artikulu nagusiari