Der Blaue Engel

Oier Gorosabel Larrañaga — 2016/04/10 09:28:00 GMT+2

Europako lehen film soinuduna izandako hau da Sternberg zuzendariaren gogoratuena. Bertan biltzen dira orduko izarrak (Emil Jannings, Oskarra irabazitako historiako lehen aktorea) eta hasiberriak (Marlene Dietrich, pelikula honekin nazioartean famatuko zena). Irakasle baten gainbehera irudikatzen du, seriotasun eta zuzentasunaren eredua izatetik umiliazioaren gradu gorenera ailegatu arte.

Sinopsia: Emmanuel Rath herriko institutuko irakasleak ikasleei kargua hartzen die Der Blaue Engel taberna-antzokira joaten direlako. Hori salatzera joatean, baina, Lola Lola abeslariarekin maiteminduko da, irakasle postua utzi eta Lola Lolaren konpainian sartzeko punturaino. Mundutik zehar bidaiatzen ibili eta gero, bost urteren buruan Der Blaue Engelera itzuliko dira.

Zuzendaria: Josef von Sternberg. Ekoizpena: Erich Pommer (UFA). Gidoia: Carl Zuckmayer, Karl Vollmöller, Robert Liebmann, Josef von Sternberg, Heinrich Mann-en “Professor Unrat” idazlanean oinarrituta. Musika: Friedrich Hollaender, Robert Liebmann, Franz Waxman. Argazkia: Günther Rittau. Antzezleak: Emil Jannings, Marlene Dietrich, Kurt Gerron, Rosa Valetti, Hans Albers, Reinhold Bernt, Eduard von Winterstein, Hans Roth, Rolf Müller, Roland Varno, Carl Balhaus, Robert Klein-Lörk, Charles Puffy, Wilhelm Diegelmann, Gerhard Bienert, Ilse Fürstenberg. Imdb

Bertsio honetarako:

 Der blaue Engel 1930 Original GER Version BDRip 720p HighCode- PHD.mkv
Lauren dio:
2018/03/29 16:44
Mila esker!