Ugetsu Monogatari (euri-ilargiaren ipuinak)

Ekialde — 2016/05/11 20:00:00 GMT+2

Ueda Akinariren XVIII. mendeko ipuinetan oinarritzen da filma. Hainbat gai unibertsal ageri dira, testu-inguru japoniarrean: klasismoa, anbizioaren eta umiltasunaren arteko borroka, bizibidea lortzeko zailtasunak... Ukitu sobrenaturalak ere bai tartean. Zilarrezko Lehoia Venezian estreinatu zenean.

Sinopsia: Genjuro zeramikagilea eta bere laguna, Tobei, anbizioz gainezka dauden bi gizon pobre dira. Gizonen ametsek ez dute neurririk, baina bien emazteek bizitza umilago batekin nahikoa lukete.

Zuzendaria: Kenji Mizoguchi. Gidoia: Yoshikata Yoda. Aktoreak: Masayuki Mori, Machiko Kyō, Kinuyo Tanaka, Eitarô Ozawa, Ikio Sawamura, Mitsuko Mito. Izenburua: Ugetsu Monogatari (jp), Ugetsu (en), Cuentos de la luna pálida (es), Les Contes de la lune vague après la pluie (fr), Euri-ilargiaren ipuinak (eu). Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: japoniera. Imdb

Bertsio honekin sinkronizatua: I racconti della luna pallida d'agosto 701 Mb (izena italieraz izan arren, audioa japonieraz duen bertsioa da).

Zip archive ugetsueuskaraz.zip — Zip archive, 108 KB