Vals Im Bashir

Joxe Aranzabal — 2016/05/25 08:32:00 GMT+1

Gerra-dokumentala da hau, animatua, eta bertan kontatzen da, estilo indartsuarekin, zelan Ari Folman zine zuzendari israeldarra hasten den soldadutzako lagunak elkarrizketatzen, galdu egin du-eta memoria, 1982an Libanoko gerran ibili zenekoa Israelgo Armadarekin, bereziki Sabra eta Shatila errefuxiatu guneen inguruan.

Izendatu zuten ingelesez besteko film onenenaren sarirako oscarretan. Orobat, Golden Globe eta Cesar sariak irabazi zituen.

Zuzendaria: Ari Folman. Gidoilaria: Ari Folman. Aktoreak: Ari Folman, Ron Ben-Yishai, eta Ronny Dayag. Herrialdea: Israel. Hizkuntza: hebraiera. Estekak: Wikipedia | IMDb

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 Waltz.With.Bashir.2008.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE[PublicHD]