Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Der Himmel über Berlin (Wings of Desire) (1987)

Josu Goiko ¦ 2016-06-16 ¦ 09:21 ¦

Damiel eta Cassiel (Bruno Ganz eta Otto Sander) bi aingeru dira. Berlineko jendearen bizitzen lekuko dira. Ahal dutenean, gizakien mina arintzen dute edo haien bizitzeko gogoa berritu. Damielek mundura jaitsi nahi du, baina horretarako bere hilezkortsunari uko egin beharko dio.

Filmak harresia bota aurreko Berlin federala erakusten du eta gerraren aipamenak ez dira falta. Hiru hizkuntzatan dago grabatuta (alemana, frantsesa eta ingelesa), eta kolorea eta zuri-beltza nahasten ditu. Wenders zuzendariak Peter Handke idazle austriarrarekin batera idatzi zuen gidoia, eta haren olerki batekin hasten da filma.

Zuzendaria: Wim Wenders; Gidoia: Wim Wenders, Peter Handke; Aktoreak: Bruno Ganz, Solveig Dommartin, Otto Sander, Curt Bois, Peter Falk; Argazkia: Henri Alekan; Musika: Jürgen Knieper. Estekak: Filmaffinity | imdb

Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta (Criterion-en edizioa):

 Wings.Of.Desire.1987.1080p.BluRay.x264

Deskargak: 24

 :  Wings.Of.Desire.srt.zip 33KB Osoak