Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Stonewall Uprising (2010)

Elkarlanean ¦ 2016-06-27 ¦ 11:08 ¦

Stonewall-eko istiluak 1969ko ekainean gertatu ziren New York hirian: LGTB mugimenduaren pizkunde politikoaren ikurretako bat dira. Harrotasunaren Eguna ospatzen da gaur egunean mundu guztian haren omenez. Dokumental honek lekukotasun eta garaiko irudiekin ilustratzen du gertatutakoa, eta orduan Estatu Batuetan bizi zen giroa. Gertakari haiei riots esan ohi zaie historian (istiluak), baina dokumentalak uprising edo altxamendu hitza hobesten du, eta ondo ulertzen da hori ikusten baduzue.

Estatu Batuetako PBS kate publikoko telesail dokumental bateko atal gisa eman zen arren (American Experience S23E08), film beregaina eta ekoizpen independentea da, zine aretoetan ere eman zutena. Fikziozko filmak ere egin dira Stonewall izenarekin, 1995eko komedia dramatiko bat, adibidez, edo 2015eko Roland Emmerich ezagunaren bertsioa, baina kritikarien arabera, ez omen dute balio handirik. Hobea da dokumental hau, euskaratu duguna.

Zuzendariak: Kate Davis, David Heilbroner. Ekoizleak: Kate Davis, David Heilbroner, Mark Samels. Elkarrizketatuak: Virginia Apuzzo, Raymond Castro, Danny Garvin, Seymour Pine, Martha Shelley, Howard Smith, Doric Wilson eta beste hainbat. Herrialdea: AEB. Hizkuntza: ingelesa. Estekak: Wikipedia | Rotten tomatoes

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 American Experience S23E08 The Stonewall Uprising HDTV XviD-QCF
 Stonewall Uprising (TV)[2010]PBS 

Azpititulu hauek elkarlanean euskaratu ditugu honakoon artean: @aintzanemug, Oier Gorosabel Larrañaga, @jaritxote, Luistxo, @Josu_Goiko, Joxe Aranzabal, Eneko Olazabal, Marijo Deogracias.

Deskargak: 26

 :  Stonewall.Uprising.bateratua-eus.v1.srt.zip 37KB Osoak