Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Fúsi (Virgin Mountain) (2015)

Salma ¦ 2016-07-21 ¦ 15:13 ¦

Espainian "Corazón gigante" izenbuarekin estrenatu zen 2015an. Film islandiarra. Heldutasunera berandu esnatzearen fabula bat. Generoa: Drama erromantikoa. Zuzendaria eta gidoia: Dagur Kári. Aktoreak: Gunnar Jónsson, Sigurjón Kjartansson, Arnar Jónsson, Ilmur Kristjánsdóttir, Margrét Helga Jóhannsdóttir, Franziska Una Dagsdóttir, Sigurður Karlsson.

Sariak:

  • 2015: Tribecako zinemaldia: Film, gizonezko aktore (Gunnar Jónsson) eta gidoi onenari.
  • 2015: Valladolideko zinemaldia - Seminci: Aktore onenani (Gunnar Jónsson)

Sinopsia: Fusik 43 urte ditu, gehiegizko pisua dauka eta ez da gizartera egokitu. Ez du inoiz andregairik izan eta bere amarekin bizi da apartamentu triste batekin. Bere zaletasun bakarra da Bigarren Mundu Gerrako batailak maketa batean antzeztea, miniaturazko figuren bidez. Egun batean dantza ikastaro bat egiteko opari-txartel bat jasotzen du. Gogoz kontra joango da, baina han Sjöfn, zauri pikologiko handiak dituen emakume bakarti bat ezagutuko du.

Bi aukera doaz erantsita. Horizon izenekoa bertsio honetarako da:

 Virgin.Mountain.2015.1080p.BRRip.AC3.x264.HORiZON-ArtSubs

Eta bestea, LiMKV izenekoa, beste hauetarako:

 Fusi aka Virgin Mountain 2015 DVDRip.mkv
 Fsi akaVirgin Mountain  2015 DVDRip-[L.I.]

Deskargak: 34

 :  fusi-berri.zip 35KB Osoak

Erantzunak

  • Fúsi (Virgin Mountain), bertsio gehigarria

    Azpitit ¦ 2016-07-22 ¦ 20:40

    Eskerrik asko Salma, zure lehen ekarpen interesgarri honengatik. Sarean aurkitu daitekeen beste bertsio batekin ondo joango den sinkronizazio bat gehitu diogu, bide batez.

  • Fúsi, Islandiako umore ukitu hotz hori

    Luistxo ¦ 2016-07-26 ¦ 15:02

    Film interesgarria eta gomendagarria, eskerrik asko euskaratzaile berriari, Salmari. Hrútar, beste film islandiar bat, euskaratu nuen nik duela aste batzuk eta honekin konexio bat badago: drama biguntzeko halako umore hotz bat, pertsonaiak hurbilarazten dizkiguna.... Eta bestalde, honetako protagonista handikoteak figurante rol bat badu hartan :-)

Erantzun artikulu nagusiari