Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Omoide no Mânî (When Marnie Was There) (2014)

Jabier Zabaleta ¦ 2016-08-25 ¦ 01:21 ¦

Anna Sasaki 12 urteko neskato bat da, Sapporon bizi dena bere adopziozko gurasoekin. Tarteka, krisi asmatikoak ditu eta, horregatik, kostaldeko herri batera bidaltzen dute uda pasatzera. Han padurako etxe ederra eta Marnie neska misteriotsua ezagutuko ditu, eta bidean bere barruko zenbait korapilo askatzeko aukera izango du.

Animaziozko film hau Ghibli estudioen azkenetako bat da eta, estudio horietako film guztiek bezala, oso irudi ederrak ditu. Gidoi landua du eta musika ere nabarmentzeko modukoa da.

Zuzendaria: Hiromasa Yonebayashi. Gidoia: Masashi Andō, Keiko Niwa eta Hiromasa Yonebayashi; Joan G. Robinson idazlearen When Marnie Was There nobelan oinarrituta. Musika: Takatsugu Muramatsu eta Priscilla Ahn. Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: Japoniera. Imdb

Bertsio honetarako:

 When Marnie Was There(2014)720pBRRiPx264AAC[TeamNanban]

Deskargak: 21

 :  When Marnie Was ThereEU.srt.zip 27KB Osoak

Erantzunak

  • 'Omoide no Mânî' eta Ghibli

    Azpitit ¦ 2016-08-28 ¦ 09:06

    Eskerrik asko @ja2er ekarpen honengatik, Ghibli estudioak gure zinegile kutunen artean daude, eta hau da, beharbada, bere azken ekoizpena. Hayao Miyazaki erretiratu ondoren, Ghibli geldi dago, "hausnarketan", eta batzuek diotenez, akaso ez dute film gehiago egingo. Lastima litzateke, ze Miyazakiz gain badu etxearen espiritua ondo zaintzen duten zuzendariak, hala nola Hiromasa Yonebayashi, zeinaren Arrietty Yonebayashi ere badagoen gure katalogoan.

Erantzun artikulu nagusiari