Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Theeb (2014)

@landerazkue, @mikelsgartzia eta Luis Carmona ¦ 2016-09-22 ¦ 21:09 ¦

Lehen Mundu Gerra garaian eta Otomandar Inperioan girotutako film Jordaniar honek, Theeb gaztetxoak biziko duen abenturaren istorioa dakarkigu. Theeb beduinoa da, Mekara doazen erromesen gida familia ohoretsu baten semerik txikiena. Kanpamenduan daudela, Ingeles bat eta honen gida iritsiko dira, eta beduinoen abegitasun arauei jarraituz, harrera egiteaz gain, hauen helburura iristeko beharrezko laguntza eskaintzen diete, alegia, Hussein anaiaren gida lana. Theeb, bakarrik gelditzearen beldurrez, haien atzetik abiatuko da Arabiako desertuan barrena. Gerraren, modernizazioa eta honek dakartzan ondorioen, Beduinoen arauen eta beste hainbat konturen berri izango dugu, beti ere mutiko baten begietatik ikusita.

Nazioarteko hainbat sari irabazi dituen Naji Abu Nowar zuzendariaren lan honetan, nabarmentzekoa da emakumeen presentzia eza. Wikipediaren arabera, egileek antzezle ez profesionalekin lan egiteko hautuaren ondorioa da, ez baitzuten parte hartu nahi zuen emakume beduinorik aurkitu, eta beduino ez ziren emakumezko antzezle profesionalak hautatzeak filmaren nortasunaren galera ekarriko zuela pentsatu omen zuten.

Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Naji Abu Nowar. Gidoia: Naji Abu Nowar eta Bassel Ghandour. Aktoreak: Jacir Eid Al-Hwietat, Hussein Salameh Al-Sweilhiyeen, Hassan Mutlag Al-Maraiyeh, Jack Fox. Izenburua: Theeb, "Otsoa" arabieraz. Kontestu historikoa: Lawrence Arabiakoaren garaia. Ekoizpeneko herrialdeak: Arabiar Emirrerri Batuak, Katar, Jordania, Erresuma Batua. Hizkuntzak: arabiera, ingelesa. Imdb

Azpitituluen bi aukera doaz, bertsio hauekin bat datozenak:

 Theeb.2014.FESTiVAL.DVDRiP.X264-TASTE.mkv
 Theeb 2014 LIMITED INTERNAL BDRip.x264-DEPTH

Oharra: Aukera horietan lehena, Festival, ekarpen hau egin duten hiru lagunek igotakoa da. Bestea, Internal, Ekialde erabiltzaileak zuzendu zuen, aurretiko X.A.ren bertsio oker baten gainean.

Deskargak: 34

 :  Theeb2.zip 23KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Theeb

    Azpitit ¦ 2016-09-23 ¦ 09:05

    Ups, film hau bazegoen katalogoan. Ekialde erabiltzaileak aurretiko X.A.ren bertsio oker bat zuzendu zuen... bueno, bertsio hori ere gehitu egin dugu, beste sinkronizazio bati dagokionez.

Erantzun artikulu nagusiari