Where the Wild Things Are

@mikelsgartzia eta @landerazkue — 2016/10/04 10:49:00 GMT+1
Urtea
2009

Maurice Sendak izeneko estatubatuarrak idatzi eta marraztu zuen haur literaturako klasiko hau. 1963an argitaratu zen eta albuma da (marrazkiak dira nagusi). Adin guztietako jendeak gozatzeko modukoa da eta liburua euskaraz ere irakurri daiteke, Koldo Izagirrek itzulita.

Liburua klasiko bihurtu zen eta adaptazio asko egin dizkiote. Guk 2009an ateratako filmaren azpitituluak itzuli ditugu, merezimendu handiko bertsioa iruditu zaigulako. Lehen Hezkuntzako 3. zikloko neska-mutilentzat egokia dela uste dugu, ingelesez entzun eta euskaraz irakurtzeko.

Sinopsia: Max ez dago ondo, gaizki pasatzen ari da eta gaizki portatzen da. Harrotuta dago eta ezin du baretu. Egun batean pasa egiten da eta alde egiten du bere mundura, aurreko guztia desegin eta berria eraikitzeko. Guztiok egin izan ditugu horrelako bidaiak, umetan batez ere.

Zuzendaria: Spike Jonze- Produkzioan: Spike Jonze, Tom Hanks, Maurice Sendak bera etab. Aktoreak: Max Records (Max), Catherine Keener (Ama), James Gandolfini (“Tony Soprano” pertsonaia egin zuen aktoreak hemen Carol munstroaren ahotsa egiten du), Lauren Ambrose (KW-ren ahotsa), Chris Cooper (Douglasen ahotsa). Musika: Caren O eta Carter Burwell. Hizkuntza: Ingelesa. Izenburua: Where the wild things are / Piztiak bizi diren lekuan / Donde viven los monstruos / Max et les Maximonstres.

Bertsio hauekin bat etorriko dira azpitituluak:

 Where the Wild Things Are UNRATED (2009)[1080p]
 Where.the.Wild.Things.Are.UNRATED.2009.720p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY
 Where.the.Wild.Things.Are.UNRATED.2009.1080p.BrRip.x264.BOKUTOX.YIFY
 Where the Wild Things Are 2009 BrRip 720p x264-uNkNowN.
 Where The Wild Things Are 2009 BRRip H264 AAC-GreatMagician
 Where.the.Wild.Things.Are.2009.720p.BluRay.DTS.x264-CtrlHD
 Where.The.Wild.Things.Are.1080p.Bluray.x264-ETHOS
 Where The Wild Things Are (2009) 720p BDRip AC3 x264 - AdiT
 Wre.T.Wild.Thin.Are.(2009).m-720p.Power
 Where.The.Wild.Things.Are.2009.720p.BluRay.AC3.x264-UNiT3D
 Where.The.Wild.Things.Are.480.BRRip.XviD.AC3-FLAWL3SS
Zip archive Where.the.Wild.Things.Are.eus.zip — Zip archive, 25 KB