Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Earthlings (2005)

askekintza ¦ 2016-11-18 ¦ 09:15 ¦

Earthlings gizakiok animaliak janzteko, jateko, maskota bezala, ondo pasatzeko edo esperimentatzeko nola erabiltzen ditugun kontatzen duen 2005eko film Estatubatuarra da. Joaquin Phoenix aktorea da narratzaile eta musica Mobyk jarri zion filmari.

Estreinatu zenetik Animalien Askapenaren mugimenduaren erreferente bihurtu da.

Zuzendari eta gidoilaria: Shaun Monson. Narratzailea: Joaquin Phoenix. Musika: Moby, Ekoizleak: Libra Max, Maggie Q. Estekak: Imdb | webgune ofiziala

Zenbait aukera doaz itsatsita, Internal edo 2 fitxategikoa dena bat etorriko da bertsio bikoitz honekin:

 Earthlings.2005.iNTERNAL.DVDRip.XviD-EXViDiNT[rarbg]
 Earthlings.2005.iNTERNAL.DVDRip.XviD-EXViDiNT

Gero dago Youtube izenekoa, sinkronizatua sarean ikus daitezkeen bideo oso hauekin, Documentary-Movie-koa eta Youtubekoa. Eta azkenik dago Askekintza bertsioa, Askekintzako euskaratzaileek berek prestatua eta jada Youtubeko beste bideo honetan integratua dagoena.

Youtubeko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz.

Deskargak: 23

 :  Earthlings.zip 96KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Earthlings

    Azpitit ¦ 2016-11-21 ¦ 10:25

    Eskerrik asko @askekintza dokumental hau eta beste laburra (The Herd) euskaratzeagatik eta kargatzeagatik. Bietan irudia eta fitxa txiki bat gehitu dugu, eta film honen kasuan, beste sinkronizazio gehigarri batzuk ere bai.

Erantzun artikulu nagusiari