A Single Man

Goio Arana eta Beñat Flores — 2016/11/21 12:28:00 GMT+2

Tom Ford moda diseinatzaile iparamerikarraren lehen film luzea da A single man . AEBaren eta Kubaren arteko misilen krisi garaian dago kokatuta istorioa. Oso modu estetizista eta sentikorrean, filmak kontatzen du unibertsitate iraskasle homosexual, akomodatu baten sentipenak. George (Colin Firth) lur jota dago, auto istripu batean galdu duelako Jim (Matthw Goode) urteetako bikotekidea. Bakardadeari eta oroitzapen txikienei aurre egin ezinda dabil George...

Filmean, aipatzeko moduko rol apartak jokatzen dituzte Colin Firth eta Julianne Moore aktore ezagunek. Egindako lanagatik, Firth-ek irabazi zituen Bafta eta Veneziako saria aktoren onenari 2009. urtea, gainera, Oscar sarietan ere nominatuta egon zen urte horretan.

Fitxa teknikoa: Zuzendaria eta gidoilaria: Tom Ford. Aktoreak: Colin Firth (George), Matthew Goode (Jim), Julianne Moore (Charlotte¡, Charley) eta Nicholas Hoult (Kenny Potter). Informazio gehiago: IMDb

Film honekin ezkontzen dira ondo azpitituluak:

 A-Single-Man-2009-MULTi-1080p-BluRay-x264-DTS-FiDELiO
Zip archive A-SINGLE-MAN.srt.zip — Zip archive, 26 KB