Westworld

@desplazatua eta @tarantiro — 2016/12/08 22:29:00 GMT+2

Michael Crichton-ek idatzi eta zuzendu zuen zientzia fikziozko filma. 1973an estreinatu zen eta 43 urte geroago, HBO telebista kateak izen bereko seriea sortu du, filma oinarri hartuta, baina nahiko adaptazio librean. 1973koan Yul Brynner ageri zaigu, historiako lehenengo Terminatorra. Filmaren kalitate teknikoa eskas samarra bada ere, ikuspuntu futurista egokia izan zuela esan genezake.

Zuzendari eta gidoilaria: Michael Crichton. Aktoreak: Yul Brynner, Richard Benjamin, James Brolin, Norman Bartold, Alan Oppenheime, Victoria Shaw, Dick Van Patten. Izenburua: Westworld (en), Mondwest (fr), Almas de Metal (es). Imdb

Garai bateko zientzia fikziozko filmak gustuko badituzue, gozatu Westworld! Hemen azpidatziak bertsio hauetarako:

 Westworld.1973.1080p.BluRay.X264-AMIABLE
 Westworld 1973 720p BRRip
 Westworld.1973.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 Westworld.1973.1080p.BluRay.x264.DTS-FGT
 Westworld.1973.720p.BluRay.X264-AMIABLE
Zip archive Westworld.1973.1080p.BluRay.X264-AMIABLE.srt.zip — Zip archive, 17 KB