Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

L'inconnu du lac (2013)

Goio Arana eta Eneko Bidegain ¦ 2016-12-15 ¦ 10:36 ¦

Uda da eta bero dago. Film frantses honetako protagonistak joaten dira bainatzera eta ligatzera laku eder batera. Ur bazterrean elkartuko dira Franck gaztea, Henri gizon bakartia eta Michel izeneko Adonis ilun eta arriskutsua. Drama poliziar honek ederki islatzen du "cruissing" giroa eta bikain transmititzen du lasaitasuna, desio sexuala eta tentsioa. Zenbait herrialdetan, arazoak izan ditu filmak sexu irudi esplizituak erakusten dituelako.

Zuzendaria: Alain Guiraudie. Aktoreak: Pierre Deladonchamps, Christophe Paou, Patrick D'Assumçao, Jérôme Chappatte, Mathieu Vervisch eta Gilbert Traina. Informazio gehiago: IMDB | Wikipedia

Film honekin ezkontzen dira ondo hurrengo azpitituluak:

 Stranger By The Lake 2013 SUBBED 720p BluRay x264-MELiTE

Deskargak: 17

 :  Linconnu-du-lac eus.srt.zip 17KB Osoak