Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

2016: boluntarioen ekarpenetan errekorra

Luistxo (Azpitituluak.com) ¦ 2016-12-31 ¦ 10:32 ¦

2016: boluntarioen ekarpenetan errekorra

Iaz, webgune honetako webmaster gisa, iragarpen ilunak egin nituen, igarriz bezala gogoa behera zetorrela euskarazko azpidatzien kontu honetan... Baina handik gutxira, Interneteko Argia saria eman ziguten, eta horrek jendea animatu zuen (baita webmasterra ere), eta aurtengo urtea bihurtu da, era horretan, webgune honek ekarpen berri gehien ikusi dituena.

Tartean, iazko kontua eta aurtengoa konparatzen baditugu, ikusiko dugu, pelikula osoen kontua jaitsi egin dela (700etik 550era!!), baina lasai: hori izan da kalitate txarreko X.A.renak erretiratu ditugulako izan da. 300 film inguru kendu genituen katalogo nagusitik, eta geratzen direnak hor daude oraingoz (nahiz eta litekeena den hortik ere desagertuko direla, ñabardura tekniko batzuk konpontzen ditugunean).

Hortaz, orain webgune honetan onartzen ditugun azpititulu-jatorriak honakoak dira: amateurrak (boluntarioek egiten ditugunak), profesionalak (nagusiki Filmazpit-etik datozenak) eta tarteka X.A.ren lanak zuzenduz erreskatatzen ditugunak. Hilabetez hilabete, honela joan da kontua 2016 honetan.

Filmak gehitzeaz gain, aurten egin ditugun beste gauza aipagarri batzuk: katalogo grafiko berria egin dugu, kanpainatxo bat egin genuen Donostiako Zinemaldiaren inguruan, eta urte amaieran beste bat, animazioko filmak sustatzeko.

2017rako ze asmo? Batetik, espero dugu azkenean Canal Plus-erako hitzarmenez eta diru publikoa inbertituz euskaratu zirenak publiko egingo dituela Eusko Jaurlaritzak. Pribatuan, albiste hori laster gerta daitekeela jakinarazi zaigu. Horrekin, zenbat film ikusiko ditugu aurten: baliteke 100 baino gehiago izatea, eta 2017 amaieran edo 2018an beste sorta handi bat iristea.

Baliteke hainbeste material publiko iristerakoan, boluntarioak “erlaxatzea” eta ez hainbeste ekarpen egitea 2016an bezala. Hipotesi bat da. Nola Plus Hitzarmenekoak berri samarrak izatea espero dugun (2014-2015 urteetekoak edo), eska diezaiokegu boluntarioei zinearen lehenagoko historiari begiratzeko, han ere euskaratzeko hainbat film eder baitaude. Helburutzat jarri nahi nuke, 2017 urte amaierarako, 150 film gehiago gehitzea gure datubasera, eta horrela, bi urtean X.A.rekin geneukan 700 filmen kopurua berreskuratuko dugu,