This Is Spinal Tap

Oier Gorosabel Larrañaga — 2017/01/07 01:20:00 GMT+2
Urtea
1984

Gaur egunean “heavy metal” musikaren alderik barregarrienaren parodiak ohizkoak bihurtu badira ere, 1983an hori ez zen batere arrunta. Hori dela eta, pelikula honek jende asko engainatu zuen, Spinal Tap taldea benetakoa zela sinetsaraziz. Dokumental faltsu bezela errodaturik, film honetan rock gogorreko talde ingeles baten egunerokotasuna erakusten zaigu. Aktoreak amerikarrak dira baina azentu eta izaera ingelesa imitatzen dituzte, kultura bien arteko talka eta gaizkiulertu barregarriak sortuz. Heavy musikaren topikoek ere joko handia ematen dute: mezu sinple-matxistak, mitologia, handiustezko aurkezpenak... pelikularako apropos konposatutako soinu banda osoan aurkitzen ditugu. Pelikulak bere garaian arrakasta handirik izan ez bazuen ere (Espainiako zine aretoetara ez zen ailegatu), urteetan erreferentziazkoa bihurtu da , bertako hainbat esaldi (“up to eleven”) gaur eguneko musikarien artean guztiz txertatu direlarik.

Sinopsia: David St. Hubbins eta Nigel Tufnel lagunak 1965tik daramate musikatik bizitzen. Sasoi bakoitzeko musikara egokituz (pop arina, psikodelia...) azken urteetan Spinal Tap taldearekin dabiltza, heavy rock eginaz. Dekadentzian sartuak, jada ez dute behinolako jarraitzaile kopurua mugitzen, eta honek bere musika ibilbidea baldintzatzen du; badirudi Ipar Ameriketako bira hau haien etorkizunean erabakiorra izango dela...

Zuzendaria: Rob Reiner. Ekoizlea: Karen Murphy. Gidoia: Christopher Guest, Michael McKean, Harry Shearer, Rob Reiner. Antzezleak: Christopher Guest, Michael McKean, Harry Shearer, Rob Reiner, June Chadwick, Tony Hendra, Bruno Kirby. Musika: Christopher Guest, Michael McKean, Harry Shearer, Rob Reiner. Argazkia: Peter Smokler.

Bertsio hauetarako:

 This.Is.Spinal.Tap.1984.1080p.BluRay.DTS-HD.x264-BARC0DE.mkv
 This Is Spinal Tap (1984) m720p FullBD x264 DTS PuG
 This.Is.Spinal.Tap.1984.iNTERNAL.BDRip.x264-MARS
application/rar This.Is.Spinal.Tap.1984.1080p.BluRay.DTS-HD.x264-BARC0DE.rar — application/rar, 33 KB