1944

Luistxo — 2017/01/23 10:18:00 GMT+2

Molotov-Ribentropp itunaren ondorioz, 2. Mundu Gerra hasi zenean, Alemania eta Sobiet Batasuna aliatuak ziren. Ondorioetako bat izan zen Estoniak independentzia galdu zuela, Sobiet Batasunak okupatuta. Ondoren, naziek Sobiet Batasunari eraso egitean, Estonia okupatu zuten. Hark ekarri zuen soldadu estoniarrak egon zirela borrokan bi erraldoien bandoetan, eta 1944an gerra amaitzear zela, sobietarren itzulerarekin, unitate estoniarrek elkarren aurka talka egin zutela. Bando bakoitzeko unitate estoniar banaren istorioa dakar film honek.

Zuzendaria: Elmo Nüganen. Gidoilaria: Leo Kunnas. Aktoreak: Märt Pius, Mait Malmsten, Ain Mäeots, Magnús Mariuson, Kristjan Sarv, Maiken Schmidt, Rain Simmul, Ivo Uukkivi, Henrik Kalmet, Marko Leht, Kristjan Üksküla. Herrialdea: Estonia. Hizkuntzak: Estoniera, errusiera, alemana. Imdb

Azpitituluak bertsio honetarako dira:

 1944.2015.ESTONIAN.810p.BluRay.x264.AC3-JYK

Estoniako garai sobietarra oroitzen duen beste film honekin (Purga) alderatuta, askoz hobea iruditu zait hau. Bestea panfleto anti-komunista zarpail bat zen. Honako hau, ikuspegi abertzale estoniar argi batetik egina dago, noski, baina dexente orekatuagoa da.

Zip archive 1944.2015.ESTONIAN.eus.srt.zip — Zip archive, 17 KB