Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Real Women Have Curves (2002)

Doraemon ¦ 2017-01-30 ¦ 08:37 ¦

Ana lehen belaunaldiko estatubatuarra da, Los Angelesko komunitate mexikarrean jaioa. Beka bat jaso du New York-eko unibertsitate batean ikasketak egiteko, baina hara joateko gogoak talka egiten du beste errealitate batekin: familiak bere lana ere behar du, daukaten joskintza negozioari ahal bezala eusteko. Izenburutik asmatu daitekeen bezala, gorputz-aniztasunaren aldeko mezua ere badu filmak.

Zuzendaria: Patricia Cardoso. Gidoia: Josephina Lopez, George LaVoo. Aktoreak: America Ferrera, Lupe Ontiveros, Ingrid Oliu, George Lopez. Herrialdea: Estatu Batuak. Hizkuntzak: Gaztelania, ingelesa. Izenburua: Real Women Have Curves (en), Benetako emakumeek biribiltasunak dituzte (eu), Las Mujeres de Verdad tienen Curvas (es), Ana (fr). IMDB

Hiru aukera doaz itsatsita. Screener eta Limited SRT-ak, hurrenez hurren, bertsio hauetarako dira:

 Real Women Have Curves DVDSCR DIVX-DiAMOND
 Real.Women.Have.Curves.LIMITED.DVDRip.XviD-DMT

Eta errusiarra SRT-a, honako izen honekin topa daitekeenarekin bat dator ( Настоящие женщины всегда в теле / ) Baita honela ere:

 Real Women Have Curves (2002) HDTVRip 720p | P.
 Nastojashhie_zhenshhiny_vsegda_v_tele.2002.HDTVRip720p

Hauetan lehen audio bertsioa errusieraz dago, baina bigarren pista originala da, gaztelania eta ingelesezkoa.

Deskargak: 14

 :  Have-Curves-eu.zip 76KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Real Women Have Curves

    Azpitit ¦ 2017-02-04 ¦ 10:46

    Beste bi sinkronizazio gehigarri jarri dizkiogu fitxan.

Erantzun artikulu nagusiari