Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Bienvenue Chez les Ch’tis (2008)

Oier Gorosabel Larrañaga ¦ 2017-02-04 ¦ 00:59 ¦

Kultura txikien zaleei asko gustatuko zaien film honen estreinaldia oso arrakastatsua izan zen; gaur egunean ere oraindik Frantziako pelikula ikusiena da. Ch’timi hizkuntzari (pikardieraren dialektoa ) bisibilitate handia eman zion, eta Nord-Pas-de-Calais eskualdeari buruzko hainbat topiko modu umoretsuan hautsi zituen (jende zakarra, uzkurra, basatia...).

Oharra: filmean garrantzi berezia hartzen dute hizkuntzen arteko gaizkiulertuak. Guk dena euskarara itzuli badugu ere, ch’timi hizkuntzako zatiak [kortxete artean] seinalatu ditugu, frantsesei ulertezinak egiten zaizkiela nolabait adierazteko.

Sinopsia: Philippe Abrams postariak, funtzionario guztiak bezala, lanpostua Mediterraneo aldean lortzearekin amesten du. Trasladoa lortzeko iruzur egiten saiatzen da, baina harrapatzen dute; zigor modura, Dunkerque ingurura bidaltzen dute bi urterako. Philippe izuak jota ailegatzen da bertara, Nord-Pas-de-Calais eskualdeari buruz entzundako gauza txar guztiengatik; bertan, ordea, jende adeitsu eta maitagarria baino ez du aurkituko.

Zuzendaria: Dany Boon. Ekoizpena: Claude Berri, Jérôme Seydoux. Gidoia: Dany Boon, Alexandre Charlot, Franck Magnier. Argazkia: Pierre Aïm. Musika: Philippe Rombi. Antzezleak: Kad Merad, Dany Boon, Zoé Félix, Anne Marivin, Line Renaud, Stéphane Freiss, Philippe Duquesne, Guy Lecluyse, Lorenzo Ausilia-Foret, Michel Galabru, Patrick Bosso, Fred Personne, Zinedine Soualem, Jérôme Commandeur. Izenburuak: “Welcome to the Sticks” (en), “Bienvenidos al norte” (es), “Ongi etorri Ch’tien lurraldera” (eu).+

Bertsio honetarako:

 Bienvenue.Chez.Les.Chtits.DVDrip.Xvid.Mp3.[SuBTorrents.com].avi

Deskargak: 14

 :  Bienvenue.Chez.Les.Chtits.DVDrip.Xvid.Mp3.[SuBTorrents.com].rar 35KB Osoak