True Detective (2014- )

Azpitit — 2017/02/12 09:22:00 GMT+1
Urtea

True Detective HBOrentzako Nic Pizzolattok sortutako kontzeptuzko telesail bat da. Bi denboraldi egin dira, baina bakoitza mini-serie bat da bere horretan, hasiera eta amaierarekin. Hari komuna zera da: arazo pertsonalak dituzten ikertzaile edo polizia batzuen ahalegina krimen ilun eta ikaragarriak argitzeko. Arazoen azpitik, "benetako detektibeak* dira, hori da koxka.

2014an egin zen lehen denboraldia, eta hurrengo urtean bigarrena. 2016an ez da ezer azaldu, baina diotenez, telesaila ez dago kantzelatua.

Fitxategirik ez
via Open Data Euskadi dio:
2017/02/12 10:24

Los Angeles hiriaren aldirietan, udalerri txiki bat dago, zeinean jauntxoen mafia batek agintzen duen. Jauntxo horietako bat hilda ageri da, eta ikerketan, ikuspegi desberdinetatik, hiru polizia nahasten dira: bata herriko bertako polizia, bestea Kaliforniako krimen unitateko neska bat, eta beste errepideko patruilaria. Sexu-esplotazioarekin lotutako sare batekin nahastuko da kasua apurka.

Telesail sortzailea: Nic Pizzolatto. Denboraldiko gidoilariak: Nic Pizzolatto, Scott Lasser (zenbait zuzendari desberdinekin). Ekoizleak: Steve Golin, Richard Brown, Woody Harrelson, Matthew McConaughey, Scott Stephens, Cary Joji Fukunaga, Nic Pizzolatto. Aktoreak: Colin Farrell, Rachel McAdams, Taylor Kitsch, Kelly Reilly, Vince Vaughn. Wikipedia

2015eko denboraldia, 2.a, kritika asko jaso zituena ez zelakoan 1.aren mailara iristen. Baliteke hori egia izatea, baina aktore-lana, intriga eta akzioa baditu ikuskatzea merezi izateko. 8 atal dira, eta azpidatziak bat etorriko dira multzo hau jaisten baduzu:

 True Detective S02 Season 2 Complete HDTV x264[Multi-Subs][DexzAery & VectoR]

Pakete horretako ataletako batzuek previously/aurreko ataletan pusketa daukate, eta horietarako ez dago azpidatzirik euskaraz, baina minututxo bat besterik ez da. Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpidatziak. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten.



Deskargatu