Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Film luzeen kontaketaren inguruan

Azpitit ¦ 2017-02-25 ¦ 09:27 ¦

Film luzeen kontaketaren inguruan

Webgune honen metrika nagusia film luzeen kontaketa da. Telesailen katalogoari baino interesgarriago deritzogu dugun pelikula sortari, eta filmen artean ere, laburrak beste alde batera utzita ditugu, aparteko sailkapen batean.

Kontaketa honetan 700era iritsi ginen, baina X.A.ren azpidatzi okerrak ezabatu ondoren, 300era ale galdu genituen. Orain berreskuratzen ari gara, eta laster 600 izango ditugu, eta urtea amaitu baino lehen, aise gaindituko dugu X.A. aroaren errekorra.

Mezutxo hau dator iragartzera film kontaketa hori agerrarazteko modua aldatu dugula. Katalogo testuala, orain, zenbakitua dago, berrienetik, kargatu zen lehen film-eraino (Wall-E).

(.......)

Eta alboko zutabean ere, azken filmen berri ematearekin batera, kontaketaren berri ematen dugu.

Lehen, film kontaketa deskargatuenen zerrendan ematen genuen. Hori ere aldatu dugu, film guztiak zerrendatu barik, deskarga kopuru aipagarri bat dutenak bakarrik zerrendatzen ditugu. Era berean, zerrendako gainaldea aldatu da.

-------------

Azken hilabeteotan, beti bi film horiek, The Bay eta Moj Rower agertzen ziren, nabarmen esajeratuta deskarga kopuruetan. Uste dugu erabiltzaile euskaldunen interesa baino gehiago, hori izan dela Google bilaketa batzuetan beste hiztun batzuei agertzen zitzaizkielako, eta jakin gabe deskargatu dutelako horko edukia. Deskarga kopuru ez-natural horiek zuzendu egin dizkiegu, eta beste era batean geratu da orain zerrenda, Gravity goian dela.