Frankenstein

Joxe Aranzabal — 2017/03/23 10:52:00 GMT+2

Frankenstein doktorea obsesionatuta dago, hutsetik bizia sortu nahi du-eta. Han eta hemen bildutako gorpuen atalekin izaki bat sortuko du. Fritz laguntzaileak, ordea, akats bat egingo du, eta horrek dena baldintzatuko du. Filma oinarrituta dago Mary Shelley idazlearen izen bereko nobelan, eta denborarekin, klasiko bihurtu da beldurrezko zineman. Boris Karloff film horrekin egin zen ezagun.

Zuzendaria: James Whale. Gidoilariak: John L. Balderston, Mary Shelley, Peggy Webling, Garrett Fort, Francis Edward Faragoh. Aktoreak: Colin Clive, Mae Clarke, Boris Karloff. Musika: Bernhard Kaun. Estekak: Wikipedia (eu) | IMDb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Frankenstein - Restored Boris Karloff Horror 1931 Eng Subs 720p[H264-mp4]
 Frankenstein.1931.720p.BluRay.x264-HD4U