Neil Gaiman's Likely Stories (2016)

via Open Data Euskadi — 2017/03/24 14:13:00 GMT+2

Gaur egungo fantasiazko ingelesezko idazle ezagunetakoa da Neil Gaiman. Bere eleberri ezagunenetako bat, American Gods, telesail gisa garatzen ari dira AEB-etan. Sky katerako lan xumeago honetan (Istorio sinesgarriak), bere lau istorio adaptatu dituzte, sinesgarriaren eta fantastikoaren arteko muga-mugan. Beste hari komun bat ere badago: narrazio ekintzaren sinesgarritasuna bera (Gaiman agertzen da lau ataletan, telebistaz edo irratiz, horretaz pistak ematen).

Zuzendariak: Iain Forsyth eta Jane Pollard. Gidoia: Kevin Lehane (lehen 3 atalak), eta Iain Forsyth and Jane Pollard 4.ean. Aktoreak: George MacKay, Paul Ritter, Tom Hughes, Rita Tushingham, Montserrat Lombard, Johnny Vegas, Kenneth Cranham, Monica Dolan, Neil Gaiman. Ekoiztetxea: Sid Gentle Films. Ekoizleak: Gina Marsh, Hsinyi Liu. Sally Woodward Gentle, Lee Morris, Neil Gaiman. Jatorrizko telebista: Sky Arts. Imdb

Lau atal dira, 22 minutu ingurukoak. Aktore batzuk batean eta bestean agertzen dira, baina atal beregainak dira, ez dute istorio bateratu bat osatzen.

  1. Foreign Parts . Gune ezezagunak
  2. Feeders & Eaters - Jangaiak eta jaleak
  3. Closing Time - Ixteko ordua
  4. Looking for the Girl - Neskaren bila

Euskarazko azpidatziak bat etorriko dira atal hauekin:

 Neil.Gaimans.Likely.Stories.S01E01.PDTV.x264-C4TV 
 Neil.Gaimans.Likely.Stories.S01E02.PDTV.x264-C4TV
 Neil.Gaimans.Likely.Stories.S01E03.PDTV.x264-C4TV
 Neil.Gaimans.Likely.Stories.S01E04.PDTV.x264-C4TV

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive NeilGaimans-eus4.zip — Zip archive, 28 KB