Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Newsroom (2012-2014)

Azpitit ¦ 2017-03-28 ¦ 17:25 ¦

The Newsroom (2012-2014)

The Newsroom HBO katearentzat Aaron Sorkin-ek sortutako telesail bat da. Drama politikoa eta kazetaritzakoa batzen ditu, pertsonaien bizitza sentimentalak ere tartean sartuz. Protagonista nagusiak dira telebista kate amerikar handi bateko (fikziozko ACN katea) iluntzeko teleberri nagusiko aurkezlea eta ekoizlea, eta osagarriak dira erredakzioko kideak eta kateko buruzagiak.

Hiru denboraldi egin ziren, 2012tik 2014ra. Estekak: Webgune ofiziala | Imdb

Deskargak: 1

Erantzunak

  • The Newsroom S03 (2014)

    via Open Data Euskadi ¦ 2017-03-28 ¦ 17:29

    Azken denboraldi honetan, ohiko gertaera errealen "ber-kontaketaz" gain (adibidez, Bostongo maratoiko bonbak), kateak arazo korporatiboak ditu, eta beste arazo legal batzuetan ere sartuko dira ACN katekoak, Wikileaks-en tankera daukan kasu batekin. Era berean, lotura erromantikoak argitzen doaz amaierara bidean.

    Hauek dira 6 atalak, bakoitzaren zuzendariarekin adierazita:

    1. Boston. Anthony Hemingway.
    2. Run. Greg Mottola.
    3. Main Justice. Alan Paul.
    4. Contempt. Anthony Hemingway.
    5. Oh Shenandoah. Paul Lieberstein.
    6. What Kind of Day Has It Been. Alan Poul.

    Sei ataletan, gidoiak telesailarne sortzailearenak dira, Aaron Sorkin-enak. Denboraldiko aktore nagusiak: Jeff Daniels, Emily Mortimer, John Gallagher Jr., Alison Pill, Thomas Sadoski, Dev Patel, Olivia Munn, Sam Waterston, Jane Fonda, Chris Messina, Chris Smith, Kat Dennings, David Harbour, Grace Gummer, Marcia Gay Harden.

    Euskarazko azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

     HDTV x264 AAC E-Subs[mSD]
     HDTV 480p x264 AAC E-Subs[GWC]
     HDTV x264 AAC E-Subs[GWC]
     HDTV.x264-KILLERS
    

    Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

    Deskarga : Newsroom3-eus-ondo.zip 223KB ()

Erantzun artikulu nagusiari