Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Einspruch VI (2012)

via Filmazpit ¦ 2017-03-30 ¦ 10:05 ¦

Giza-eskubideen eta tolerantziaren aldeko labur sorta bateko 6. atala da Einspruch VI. Istorio tragikoak dira, eta absurdoak kasu batzuetan. Oraingo honetan, nola aplikatzen zaion afrikar bati erbesteratzeko agindua Suitzan, benetako gertaeretan oinarritua. Rolando Colla zuzendari suitzarraren proiektu bat da Einspruch sortarena. Hitzak, alemanez, objekzioa edo eragozpena esan nahi du, "kontzientzia eragozpena" terminoan izan dezakeen zentzuan. Hau da, protesta-jarrera etiko eta politiko bat adierazten du, legezkoa den egoera baten aurrean.

Zuzendari eta gidoilaria: Rolando Colla. Aktoreak: Aaron Hitz, Abel Jafri, Stefan Kollmuss. Herrialdea: Suitza. Hizkuntzak: alemana, ingelesa. Iraupena: 17 min. Estekak: Imdb | Rolando Collaren lanak.

Azpidatziak bat etorriko dira Vimeon dagoen bideoarekin, eta jatorria dute Filmazpit webgunean. Vimeoko bideoak jaisteko, erabili Firefox nabigatzailean Download Helper luzapena. Horrekin, eta hemen itsatsitako azpidatziekin, zure etxean/ordenagailuan ikus dezakezu euskaraz.

Deskargak: 1

 :  einspruch-6eu.srt.zip 5KB .