Tsar to Lenin

Luistxo — 2017/04/14 08:54:00 GMT+1

Herman Axelbank alemanak bilatu zituen 13 urtez artxiboko irudi hauek eta 2. mundu gerra hasi aurretik osatu zuen dokumental hau. 1917ko Iraultza Sobietarraren eta haren ondorengo gerra zibilaren kontakizuna da. Irudien artean, abenturazaleenak, propaganda aparailu guztienak, eta baita ere Nikolas II.a azken tsarraren filmaketa pertsonalak. Testua eta narrazioa Max Eastman sozialista estatubatuarrarena da.

Zuzendari eta ekoizlea: Herman Axelbank. Testua eta narrazioa: Max Eastman. Generoa: Dokumentala. Iraupena: 63 min. Hizkuntza: Ingelesa. Estekak: Imdb | Wikipedia

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honetarako:

 Tsar.to.Lenin.DVDRip.Xvid-wtfuxz.avi

Edo honetarako: Tsar to Lenin (The Definitive Film Record Of The 1917 Russian Revolution) 584,1 MB

Egikera nolabait zaharkitua du lokuzio eta montaketa azeleratuak. Irudi berberekin, gaur egungo montaketa batean, film edo dokumental serie luzeagoa egin ahal izango zen. Hala ere, interesgarria da lana gaur egunean ere, Iraultza Sobietarraren 100. urteurrenean.

Zip archive EU-Tsar-to-Lenin-osoa.srt.zip — Zip archive, 18 KB