Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

An (2015)

via Open Data Euskadi ¦ 2017-04-16 ¦ 09:25 ¦

Tokio hirian dagoen gozotegian an izeneko saltsaz beteriko dorayaki pasteltxoak egiten ditu Sentarok. Negozioa hobetzen hasiko da Tokue izeneko andre nagusi batek an gozoak egiten laguntzen hasten denean: errezeta sekretua dauka. Sentarok hasieran ez dio begi onez begiratzen emakumeari, baina denbora pasa ahala euren barruko sentimenduak elkarbanatuko dituzte.

Gure katalogoan zenbait film dituen Naomi Kawase-ren lan hau, Cannesen estreinatu zen 2015 gero erabili ez den izenburu batekin: Sweet Red Bean Paste.

Zuzendari eta gidoilaria: Naomi Kawase. Jatorrizko eleberria: Durian Sukegawa. Aktoreak: Masatoshi Nagase, Kirin Kiki, Miyoko Asada, Etsuko Ichihara, Miki Mizuno, Kyara Uchida. Izenburua: An (jp), Una pastelería en Tokio (es); Les délices de Tokyo (fr), Sweet Bean (en). Herrialdea: Japonia. Hizkuntza: japoniera. IMDB

Bertsio honetarako:

 Sweet.Red.Bean.Paste.2015.720p.BluRay.x264-WiKi

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Deskargak: 7

 :  An (2015) - Euskera Wikibertsioa.srt.zip 23KB Osoak