Happy Valley (2014 - )

Azpitit — 2017/04/17 19:19:00 GMT+2

Telesail poliziako ingelesa, Yorkshire eskualdean kokatua, BBCren ekoizpen txukuna. 2014an eman zuten lehen denboraldia, 2016an izan da 2.a, eta baliteke jarraipena izatea, baina ez 2018 baino lehenago "Gaizki pasako duzu, oso. Tentsioa zainetan sentitu eta atzamarrak azazkalik gabe utziko dituzu. Eta hala ere, ezin izango diozu sei atalak ikusteari utzi. Zer gerta daiteke pertsona arruntek, diruaren beharrak jota, biktimarik gabeko krimen bat burutzea erabakitzen dutenean?", hala dio Gaizka Izagirrek Gaztezulon, telesail honetaz.

Telesail sortzailea eta gidoiak: Sally Wainwright. Zuzendariak: Sally Wainwright, Euros Lyn, Tim Fywell. Jatorrizko telebista: BBC. Imb

Fitxategirik ez
via Open Data Euskadi dio:
2017/04/17 21:21

Catherine Cawood sarjentuari domina eman diote 1. denboraldiko bahitzailea deskubritzeagatik. Gizon hura, Tommy Lee Royce, espetxean dagoela haren ama hiltzen dute, eta hilketa sorta bat hasiko da zeinean Cawood bera inplikatua dagoela dirudien.

Denboraldiko aktore nagusiak: Sarah Lancashire, James Norton, Adam Long, Joe Armstrong, Vincent Franklin, Katherine Kelly, Amelia Bullmore, Kevin Doyle, Shirley Henderson. Atalak: 6.

Sei atalen sinkronizazioak bat etorriko dira bertsio hauetarako:

 HDTV.x264-ORGANiC
 HDTV.x264-ORGANiC[ettv]
 1080p.hdtv.x264-moritz
 480p.x264-mSD ENGLISH

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.



Deskargatu