Maps to the Stars

via Open Data Euskadi — 2017/04/18 09:02:00 GMT+1

Hollywood-en erretrato sarkastiko eta umore beltzezko bat, dramatikoa ere bai. Sinopsi hau zinea.eus-eko kronikatik ateratakoa da: Agatha gaztea AEBtako Los Angeles hirira helduko da autobusez, eta limusina bat alokatuko du. Senide batzuk bisitatzera etorri dela kontatuko dio Jerome gidariari, eta umezain ibilitako etxera eraman dezan eskatuko dio; etxea zegoen lekua, baina, hutsik dago, eraikina erre egin zelako, Agatharen hitzetan. Ondoren, Havana aktorea ezagutuko dugu, zendutako amak egin zuen papera antzezteko irrikaz dagoen 50 urte inguruko aktorea. Laguntzailerik gabe geratu da. Eta istorioko hirugarren adarra: famatuen psikoterapeuta den aitak, aktore lanetan diharduen 13 urteko seme harroputzak eta haren ordezkari lanetan diharduen amak osatutako familia.

Zuzendaria: David Cronenberg. Gidoia: Bruce Wagner. Aktoreak: Julianne Moore, Mia Wasikowska, John Cusack, Robert Pattinson, Olivia Williams, Sarah Gadon, Evan Bird. Imdb

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Maps.to.the.Stars.2014.1080p.BluRay.x264.YIFY
 Maps.to.the.Stars.2014.720p.BluRay.x264.YIFY
 Maps.to.the.Stars.2014.BRRip.XviD.AC3-EVO
 Maps.to.the.Stars.2014.720p.BluRay.x264-PSYCHD
 Maps.to.the.Stars.2014.BRRip.XviD.AC3-RARBG
 Maps.to.the.Stars.2014.720p.BRRip.x264.AC3-iFT
 Maps.to.the.Stars.2014.BluRay.720p.800MB-Ganool
 Maps.to.the.Stars.2014.720p.HDRiP.X264.AC3.5.1-PLAYNOW
 Maps.to.the.Stars.2014.HDRip.XViD-juggs[ETRG]
 Maps.to.the.Stars.2014.HDRip.x264.AC3-TiTAN 

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Maps to the Stars (2014) - Euskera Yify.srt.zip — Zip archive, 36 KB