Batman v Superman: Dawn of Justice

via Open Data Euskadi — 2017/03/02 23:27:00 GMT+2

Nola Marvel komiki argitaletxe eta frankizia sortzaileak bere super-heroiak super-ekoizpenetan elkartzen dituen, DC Comics argitaletxe eta frankizia sortzaileak ere gauza bera egitea erabaki du, eta hemen elkartu zituen bere bi marka nagusiak: Superman eta Batman.

Sinopsia: Supermanek honek egin ditzakeen ekintzen susmati, eta hura kontrolpean izateko asmotan, Gotham hiriko zaindari Batman Metropolis-era hurbilduko da. Herritarrek ez dute jakingo bien artean zein duten nahiago, eta bi superheroiak lurralde-ordezkaritza irabazteko liskarretan murgilduko dira. Halako batean, ordea, haien arteko gatazkak albo batera utzi eta gizateria arriskuan jarriko duen mehatxu bati aurre egin beharko diote. Horren atzean Lex Luthor asmatzaile aberats maltzurra egongo da.

Zuzendaria: Zack Snyder. Ekoiztetxeak; Warner Bros. Pictures, DC Comics. Gidoia: Chris Terrio, David S. Goyer. Aktoreak: Ben Affleck, Henry Cavill, Amy Adams, Jesse Eisenberg, Diane Lane, Laurence Fishburne, Jeremy Irons, Holly Hunter, Gal Gadot. IMdb

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Batman.v.Superman.Dawn.of.Justice.2016.THEATRICAL.720p.BluRay.x264-ROVERS
 Batman.v.Superman.Dawn.of.Justice.2016.THEATRICAL.1080p.BluRay.x264-ROVERS
 Batman.v.Superman.Dawn.of.Justice.2016.THEATRICAL.BDRip.x264-ROVERS

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek. 2014an Canal Plus-ekin egindako hitzarmenari esker euskaratu zituzten azpidatziok.

Zip archive Batman v. Superman - Euskera Theatrical.srt.zip — Zip archive, 30 KB